Nolako telebista lokala gustatuko litzaizuke? | ¿Cómo te gustaría que fuera tu TV local?
Berriak
Aurten ere, abenduan, Euskarastea antolatu dute Zarautzi mamia mimoz jartzeko helburuarekin

Euskarastearen baitan, hainbat ekitaldi antolatu du herriko zenbait eragilek elkarlanean; AEKk, EHEk eta Ariola Kultur Ekimenak, besteak beste. Hilabeteko egitaraua prestatu dute hala. Egitarauari hasiera emateko, Zea Mays taldea izango da Putzuzulo gaztetxeko oholtza gainean, ostiralean. 22:30ean hasiko du emanaldia laukote bizkaitarrak.
Zarautzi mamia mimoz izango da aurtengo Euskarastearen lema, eta euskara eta kultur mugimenduei buruzko hausnarketa egitea izango du helburu. Ildo horretatik, Ariola gauzatzeko bidean jardunaldiak izango dira hilaren 9an eta 10ean Oteiza Lizeo Politeknikoan. Bertan kultur mugimendua eta Zarautzen kultur proiektua nola gauzatu izango dute hizpide, besteak beste. Abenduaren 17an, berriz, Santo Tomas azoka izango da, eta Kopla Txapelketarekin emango diote bukaera Euskarasteari, abenduaren 23an 22:30ean Putzuzulon.