Nolako telebista lokala gustatuko litzaizuke? | ¿Cómo te gustaría que fuera tu TV local?
Programazio Lokala
Lokal Mediako programazioa ikusi nahi baduzi klikatu irudi honetan
Eguneko Albistegia: ZARAUTZ PREST. Astelehenetik ostiralera, Zarautz eta Urola Kosta eskualdeko berriak eskeintzen dituen albistegia. Arratasaldeko 20:00etan.
Kirol Saioa: SASOIAN. Astelehen eta ostiralean Urola Kostako kirol informazio zabalena. Platoan eginiko elkarrizketak eta erreportaiak, gure kirolari eta taldeen azken berriak ezagutzeko. Arratsaldeko 20:30etan.
Edadetuentzat: VENTANA ABIERTA. Asteazkenero, Vicente Rodríguez eta bere laguntzaile taldeak edadetuentzat interesgarriak diren gaiak jorratzen dituzte. Solasaldiak, eztabaidak eta elkarrizketak.

Udalbatzarrak: UDALBATZA. Udaletxeko batzar aretoan ospatzen diren Udalbatzarrak bere osotasunean. Izaera ohikoa (hileko azken asteazkenetan) edo apartekoa dutenak ikusgai. Zarauzko gai nagusiak telebistan.

Iragana gogoan: ATZERA BEGIRA. Ostiralean. asteko berriekin lotura duten iraganeko irudiak biltzen dituen saioa. Artxiboan jasotako erreportai, ekimen eta gertakariak gaurkoekin alderatuz.

Lehiaketak: Ikusentzuleak sariak irabazteko aukera. Adibidez, Modelo Zinemakoan sarrerak edo Bruesa Gipuzkoa Basketen eskutik Illumben partidak ikusteko.
Egunez Egun: Elkarrizketaren bitartez herriko gaiak lantzen ditugu, gonbidatuekin solasean. Lau kamarakin eginiko errealizazioa. Juan Mari Zubiaurrek aurkeztua.