Nolako telebista lokala gustatuko litzaizuke? | ¿Cómo te gustaría que fuera tu TV local?
Otros remedios terapéuticos
HOMEOPATIA
Samuel Hahnemann-ek sortu zuen homeopatia.
Homeopatian sendagai bakar batek gaixotasunaren sintoma guztiak sendatzen ditu eta bakarrik ematen da.
Alopatian (Medikuntza arruntean) ez bezala, homeopatian ez da sengadai-aldaketa edo polifarmazia erabiltzen. Aldi bakoitzean Hahnemann-ek sendagai bakarra erabili bait zuen. Hahnemann ez zegoen polifarmaziarekin ados, elkarrekin erabilitako bi sendagairen eragina ezin zela aurrikusi uste zuelako; bakoitzaren eragina neurri handi batean ezezaguna denean batez ere. (Beraz aldi bakoitzean sendagai bakar bat hartu behar da eta ez bi edo hiru elkarrekin).
Hahnemann-en lanaren mamia, sintomak edo gaixotasunak sendatzea garrantzitsuena ez izatea da; gaixoa ulertzea baizik.
Tratamendua ez dagokio organo berezi bati; berezkoak diren jarauntsia, konstituzio, mota morfologiko, izaera eta psikismoa duen ingurune ekonomiko eta sozial konkretu batean bizi den pertsonari baizik.
BACHEN LOREAK
Pasa den mende erdialdera, Edwart Bach Doktoreak emozioak osatu eta beren arteko oreka lortzeko terapia bat garatu zuen, 38 lore-sendagarri, emozio bakoitzerako bat.
Erabilera simplekoa eta guztiontzako modukoa. Eragina maila oso sotil eta energetikoan dute. Ez dute printzipio molekular ez kimikorik.
Hasiera batean Bachek, 12 sendagarriz osaturiko oinarrizko sistema sortu zuen, pertsonalitatearen patroi negatiboak zuzentzeko. Aurrerago ohartu zen 12 hauei zegozkiei patroiak kronifikatu zitezkeela eta beren adierazpenak eraldatu. Beste 7 osagarri garatu zituen emozioen eboluzioa orekatzeko; eta azkenik gainontzeko 19 sendagarriak gehitu zituen, ondorengoa gehituz:
“Osagarri berri hauek beste maila batean aritzen diren zalantzarik ez dago. Espiritualagoak dira, eta beldur guztiak gainditzeko ahala gure barneko Izanak duela ohartarazten lagunduko digute, zailtasun guztiak, gaixotasun guztiak.”
Sendagarri guztiak 7 taldetan sailkatuak izan ziren:
1) BELDURRENTZAT
2) ZALANTZAK TRATATZEKO
3) ORAINALDIAREN DESINTERESA TRATATZEKO
4) BAKARDADEA TRATATZEKO
5) KANPOKO ERAGINARI AURRE EGITEKO
6) ETSIPENA GAINDITZEKO
7) BESTEEN ONURAGATIKO GEHIEGIZKO ARDURA
Edozein egonezin mota osasunarentzat kaltegarri dela kontuan izanda, era guztietako min edo eta osasun arazo tratazeko.
Estres, antsietate, nerbiosismo, indar falta, humore aldaketak, liseriketa arazoak etb...
AKUPUNTURA
Akupuntura duela 2.500 urte sortu zen Txinan. Orratzen bidez akupuntura-puntuak ziztatzea da terapia horren muina. Txinako medikuntza tradizionalaren teorien arabera, giza gorputzak 2.000 akupuntura-puntu inguru ditu. Puntu horiek elkarrekin lotuta daude, eta gorputzeko neurotransmisoreetan eragina duten ezaugarri elektrikoak dituzte. Estimulatzen diren atalak, puntu txinatarrak dira. Puntu hauek gorputz osoan daude zabalduta. Hala, akupuntura-puntuak lotzen dituzten bideek gorputzak behar duen energia-fluxua sortzen dute
Neurofisiologia, odol zirkulazio eta nerbio sistemaren ikuspegitik hauek dira akupunturaren funtzio garrantzitsuenak:
Terapia horren oinarrian zera dago: gizaki orok gorputzean Qi izeneko bizi indarra daramala. Energiari loturiko kontzeptua da eta bizitzeko ezinbestekoak diren hainbat jarduera gauzatzen ditu. Hala, desoreka bat ematean, bizi-indarra osatzen duten indar desberdin eta aldi berean osagarrien artean zerbait gertatzen da. Hau da, Ying eta Yang indarren artean desoreka sortzen da eta ondorioz, oreka berreskuratzeko terapia bat da akupuntura.

TAI CHI
Tai Chi-a munduko arte martzialik zaharrenetarikoa da. “Formak”
deritzen mugimendu sekuentzia lasaien bidez, gorputza erlaxatu eta
buruaren eta gorputzaren arteko oreka eta armonia lortzea du helburu.
Bere praktikan arnasketa funtsezkoa da eta eguneroko bizitzak
sortarazten dituen desoreka eta gatazkak orekatu eta gorputzaren
funtzionamendu orekatsua ahalbidetzen du.
ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?
-Gorputza eta buruaren arteko oreka lortzea.
-Arnasketa osoa egiten ikastea.
-Gorputza eta burua erlajatzen ikastea.
-Gorputzaren ezagutza eta kontzientzia hartzea.
ZEINTZUK DIRA ONURAK?
-Estresa eta antsietatea murrizten ditu.
-Gorputzeko sistema eta organo ezberdinen funtzionamendu egokia
ahalbidetzen du.
-Sistema inmunologikoa indartzen du.
-Gorputzeko jarrera hobetzen da.
-Gihar eta artikulazioen indar eta flexibilitatea hobetzen da.
PILATHES
Joseph Pilatesek asmatutako metodo hau gorputza eta adimena
zehaztazunez lantzen dituen ariketa sistema kontrolatua da. Pilates
metodoak, norbere gorputzarenganako kontzientzia hartuz, adimen eta
gorputzaren arteko oreka du helburu.
ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?
-Gorputzaren kontzientzia hartzea eta ezagutza.
-Buru eta gorputzaren arteko harremana garatzea.
-Arnasketa kontrolatzea.
-Gihartza tonifikatu eta luzatzea.
ZEINTZUK DIRA ONURAK?
-Gorputza eta buruaren kontzientzia hobetzen du.
-Arnasketaren kontrola hobetzen du.
-Estresa eta antsietatea gutxitzen ditu.
-Gorputzaren jarrera hobetzen du.
-Gihardura indartzen du.
-Giharren elastikotasuna hobetzen du.
YOGA
Gizakiaren alderdi fisikoa hobetzen saiatzen den giza zientzia da. Oinarria ekintzak egiteko teknikak, arnasketa, erlaxazioa, dieta eta terapia dira. Alderdi psikikoan erlaxapen sakon, psikosomatiko teknikak... Honela, gizakia prestatzen du giza bilakaeraren goreneko garapenerako bidean sartzeko.
Yoga ulertzeko, nork bere esperientzia izatea beharrezkoa da. Denboran edonork iraunkortasunez praktikan jartzen badu, bizitzari aurre egiteko eran aldaketa izan dela ohartuko da. Gorputza erlaxatzean eta bizkortzean eta buruaren baretasunean iraunkor ekitean barne bakea lortzen hasiko da eta hori izango da bere benetako izatea.
Yoga, beraz, norberaren esperientziaren bidea da, non, Sivanandak dioen bezala, “hobe da gramo bat praktika tona pila teoria baino”.