Nolako telebista lokala gustatuko litzaizuke? | ¿Cómo te gustaría que fuera tu TV local?
Osasun aholkuak
BULARRA GARBITZEKO
Bermena freskuak hartu eta kutxillo edo guraiziakin txiki txiki egin.
Zartagin olio tanto bat jarri eta bermenak bota, epeldu polliki polliki eta nahastu. Gero arrautzaren zuringoa batitu eta tortilla egin. Ondoren trapu bat hartu eta honen gaiñean zartagikoa zabaldu. Trapua doblatu, enplastua erdin gelditu dedin, eta bularran jarri benda batekin lotuta.
HAu gabean, oherakoan jarri eta goizean kendu, honela mejora sumatu arte.
KATARROA
Ontzi baten ure irakitten jarri, eta honi liña-azie eta mostaza atxaparka bana bota. Gero malba belarra eta erromero zoztorra, adar bat edo bi, ontzi beren ur hartan sartu.
Ure irakiten dagoela heltze gaiñean bi egur zeharka jarri, batetik bestera tartea duela. Bereala, gaxoa silla baten eseri eta ankak, oiñutsik, aipatutako egur gaiñean jarri, manta batekin estaliz, lurriñe bukatu arte.
BURUKO MIÑARENTZAKO
Gatza piskat katillu baten jarri eta ozpina bota gatza urtutzeko modun. Ontarako gatza eta Ospina otzean ondo nastu. Gero zapi txuri bat Ospina eta gatz hontan busti, dobla-dobla egin eta kopeta betean jarri, paiñuelo batekin otzekaldean lotu eta ohera joan.
NERBIOAK JEISTEKO
San Joan goizean bedeindakutako tila lorean eskukada txiki bat egosi eta goizean baraurik ur hartatik baso bat eran, hiru egunetan segidon.